Larrazpi Eguna bihar

Guaixe 2018ko mar. 16a, 14:01

Irurtzungo gazte elkarteak bere eguna ospatuko du bihar. Hasteko, 14:00etan, karpan bazkaltzera  elkartuko dira. Handik mugitu gabe mus eta partxis txapelketako jolastuko dituzte 16:00etatik aurrera. 19:00etan elektrozarata zabalduko dute. 21:00etan afaldu eta gero, 22:00etan, Katez, Rotten XIII, Txastoak, Eingo al deu? eta Jo ta Txo dj-ren musika izanen dute gazte elkartean.