Gurasoendako sexualitate tailerra prestatu dute

Guaixe 2018ko mar. 15a, 18:28

Sexualitatea gure bizitza osoan presente dagoela jakinik, eta sexu heziketa haurtzarotik hasten delako, gurasoei zuzendutako sexu heziketa tailerra izanen da Irurtzunen. Pubertaroa eta bere ezaugarriak landuko dira hiru saiotan. Astelehenean sexualitatearen dimentsioak aztertuko dira. Martxoaren 26an sexualitatearen aurrean sortzen diren jarrerak eta hilaren 27an, berriz, sexualitatea eta boterea.

Tailerra eskolan izanen da eta saioak 15:00etan hasiko dira. Isabel Pozueta sexologoa izanen da tailerra emanen duena. Antolatzaileek ludoteka zerbitzua prestatu dute. Gizarte zerbitzuetan edo guraso elkartean eman behar da izena, ostirala baino lehen.