Erraldoiak dantzatu nahi?

Guaixe 2018ko mar. 22a, 18:47

Irurtzungo erraldoien konpartsak bere urteko konpromisoak betetzeko talde zabala behar du. Eta haietako hainbatek erraldoiak nola dantzatzen diren jakin behar dute. Horretan aritzen direnen kopurua eskasa denez, erraldoiak dantzatzen irakasteko saioa antolatu dute biharko, 17:00etan, erraldoien bajeran. Informazio gehiago nahi duenak 948 600 412 telefonora hots egin edo kulturetxea@irurtzun.es e-postara idatzi dezake.