Pobreziagatik edo zorpetzeagatik garapen bidean diren herrialdeetako ekonomia hobetzeko hainbat herrialdek euren barne produktu gordinaren % 0,7 herrialde horietara bideratzea erabaki zen Nazio Batuen Erakundean 1980an. Herrialde aberts gutxi batzuk ematen dute laguntza kopuru hori.
Irurtzungo Udalak eskaera hori bere egin zuen eta urteroko aurrekontutik % 0,7 garapen proiektuetara bideratzen du. Dirua banatzeko, gainera deialdia egiten du. Joan den urtean emandako diruarekin zer egin duten azalduko dute gaur, 19:30ean, kultur etxean. Alde batetik, Rode fundazioak Boli Kostako Tekoulebon aukera-berdintasuna sustatzeko programaren berri emanen da lehenik. Ondoren, Mugarik Gabe Nafarroa taldeko ordezkariek Nikaragua iparraldeko emakumeak erasoetatik libre eta justizian bizitzeko aukerak eragiten egitasmoa azalduko dute.