Maitasuna mahaiaren bueltan?

Guaixe 2018ko api. 6a, 09:17

Larunbatean, Cena para dos antzezlana jokatuko du EMT antzeri taldeak Irurtzungo kultur etxean, 20:00etan.

Madrilgo udal garraio enpresaren (EMT) kirol eta kultur elkarteko antzerki taldea Irurtzunera etorriko da Cena para dos antzezlanarekin. Santiago Moncadaren antzezlana 1991n mustu zen. Hiru protagonista ditu. Alde batetik, Berta, emakume askea, deigarria eta erakargarria dena. Bere bi lagun heldu eta alargun afari erromantiko batera gonbidatuko ditu, maitasuna eta zoriontasuna berriro opatzeko aukera izan dezaten.

Emi da gonbidatuetako bat, duela 15 urte alargundu zena eta bere senarra ez zela fidela izan jakin berri duena. Hainbat abenturekin mendeku gosea ase nahiko du. Beste gonbidatua Pedro da, laurogei urte dituena eta emakumezkoaren nahiak asetzeko gai izanen ote den kezka duena. Biek ere eskarmentu gutxi dute halako topaketetan eta oso egoera komikoak sortuko dira eszenan.

Fitxa
Aktoreak:
Emi    Paquita Lopez del Prado
Berta     Rosa Sanchez
Pedro     Luis Miguel Garcia

Argiak eta beste: Angel Borge
Zuzendaritza: Paquita Lopez del Prado