XXVI. Irurtzungo Txapelketa martxan

Guaixe 2018ko mar. 28a, 13:20

Larunbatean, martxoaren 31n hasiko da 22 urtez azpian eta senior mailatan jokatuko den txapelketa. Puntako pilotari afizionatuak lehiatuko dira

Larunbatean, martxoaren 31n, pilota torneo garrantzitsu bati hasiera emango zaio Sakanan: XXVI. Irurtzungo Pilota Txapelketa, Irurtzun pilota klubak antolatutakoa. Bi mailatan jokatuko da: 22 urtez azpiko mailan eta senior mailan. Antolakuntzatik adierazi digutenez, partidak ostiral arratsaldean eta larunbat goizetan jokatuko dira, baina GRAVNI edo Federazioen Arteko Txapelketako partidekin bat egiten badute, igandetara edo astean barna lekualdatuko dituzte partida horiek.

Puntako pilotari afizionatuek hartuko dute parte Irurtzungo Txapelketan. 22 urtez azpian 12 biko ariko dira eta senior mailan 24 bikote. Bikote batzuk aipatzearren, tartean ariko dira iazko txapeldun Santxo-Bergera, eta baita Ongay-Gorrotxategi, Ojuel-Azanza, Olazabal-Gorriti, Yoldi-Peñas, Murgiondo-Beraza eta abar luze bat.

Jakina denez, XXVI. Irurtzungo Pilota Txapelketako finalak Irurtzungo Trinitate festetan jokatuko dira.

Irurtzungo Txapelketa
Larunbatean, 10:30ean, Irurtzunen
Aznarez-Nubla / Garcia-Aldabe
Quina-Ugalde / Otxandorena-Gaskue
Murgiondo-Beraza / Urkizu-Labaka

Apirilaren 5ean, 19:00etan, Irurtzunen
Olano-Lizeaga / Vidan-Mina
Armendariz-Alduntzin / Barbajero-Telletxea