Osasuna Magnak garaipen erosoa lortu zuen Levanteren kontra

Guaixe 2018ko api. 10a, 16:01

Talde berdeak 6 eta 3 irabazi zion Levanteri, Anaitasunan. Sailkapenean bosgarrenak dira eta

Azken bi jardunaldiak bikainak izan dira Imanol Arregiren taldearendako. Apirilaren 1ean Osasuna Magnak 2 eta 4 irabazi zion Catgas Energia Santa Colomari eta 3 puntu garrantzitsu lortu zituen, eta ostiralean, Iruñean, Levante taldearen kontra gol festa ederra ospatu zuten berdeek.

Partida hasi eta berehala hartu zuten agintea berdeek. Erritmo handiz jokatuz, lehen zatian bost gol sartu zituzten Rafa Usinek, Eric Martelek (2), Alex Llamasek eta Dani Saldisek. Bigarren zatian Osasuna Magnak intentsitatea jaitsi zuen eta Levantek partidako gol bakarra sartu zuen, baina Araçak seigarrena sartu zuen berehala. Bukatu baino lehen beste bi gol sartzeko tartea izan zuen Levantek eta emaitza zehozer makillatu zuen. 6 eta 3 irabazita, kontentu zeuden berdeak.

Imanol Arregik onartu zuen sartutako 6 goletatik 4 aurretik arbelean pentsatuak eta landuak izan zirela. “Estrategiak partida zabaldu digu” adierazi zuen.

Sailkapen orokorrean Movistar Inter da liderra (67 puntu). Osasuna Magna bosgarrena da (55 puntu), laugarrena den Jaenekin puntutara berdinduta. Ostiralean 30 punturekin sailkapenean 11.a den Naturpellet Segoviaren kontra ariko da talde irurtzundarra, 21:15ean, Segovian.