XXVI. Irurtzungo Txapelketa martxan

Guaixe 2018ko api. 11a, 11:22

Bi jardunaldi jokatu dira dagoeneko

Martxoaren 31n hasi zen  XXVI. Irurtzungo Pilota Txapelketa, Irurtzun pilota klubak antolatutakoa. Bi mailatan jokatzen ari da: 22 urtez azpiko mailan (12 bikote) eta senior mailan (24 bikote). Puntako pilotari afizionatuak lehiatzen ari dira bertan, batzuk aipatzearren, iazko txapeldun Santxo-Bergera, Ongay-Gorrotxategi, Ojuel-Azanza, Olazabal-Gorriti, Yoldi-Peñas, Murgiondo-Beraza eta abar luze bat.

Irurtzungo Txapelketa
Martxoaren 31ko emaitzak
Garcia-Aldabe 22 / Aznarez-Nubla 20
Astiz-Gaskue 22 / Quina-Ugalde 21
Murgiondo-Beraza 13 / Urkizu-Labaka 22

Apirilaren 5eko emaitzak
Olano-Lizeaga 22 / Vidan-Zuasti 9
Armendariz-Alduntzin 22 / Barbajero-Telletxea 17