XXVI. Irurtzungo Txapelketa: asteburuko emaitzak

Guaixe 2018ko api. 16a, 09:37

Asteburuan pilota txapelketako bi jardunaldi jokatu ziren

Martxoaren 31n hasi zen  XXVI. Irurtzungo Pilota Txapelketa, Irurtzun pilota klubak antolatutakoa. Bi mailatan jokatzen ari da: 22 urtez azpiko mailan (12 bikote) eta senior mailan (24 bikote). Puntako pilotari afizionatuak lehiatzen ari dira bertan, batzuk aipatzearren, iazko txapeldun Santxo-Bergera, Ongay-Gorrotxategi, Ojuel-Azanza, Olazabal-Gorriti, Yoldi-Peñas, Murgiondo-Beraza eta abar luze bat.

Asteburuan bi jardunaldi jokatu ziren eta onenek egin zuten aurrera. Emaitzak:

Irurtzungo Txapelketako emaitzak
Ostiraleko emaitzak
Garcia-Aldabe 22 / Astiz-Gaskue 15
Lansalot-Kortabarria 22 / Urkizu-Labaka 6

Larunbateko emaitzak
Olaetxea-Lazkoz 18 / Josue-Bidaurreta 22
Goikoetxea-Petriati 12 / Telletxea-Odriozola 22
Oskoz-Arce 3 / Garmendia-Bastarrika 22