XXVI. Irurtzungo Txapelketa: beste bi jardunaldi jokoan

Guaixe 2018ko apirilaren 19a

Ostiral arratsaldean bi partida eta larunbat goizean hiru jokatuko dira

Martxoaren 31n hasi zen  XXVI. Irurtzungo Pilota Txapelketa, Irurtzun pilota klubak antolatutakoa. Bi mailatan jokatzen ari da: 22 urtez azpiko mailan (12 bikote) eta senior mailan (24 bikote). Puntako pilotari afizionatuak lehiatzen ari dira bertan, batzuk aipatzearren, iazko txapeldun Santxo-Bergera, Ongay-Gorrotxategi, Ojuel-Azanza, Olazabal-Gorriti, Yoldi-Peñas, Murgiondo-Beraza eta abar luze bat.

Ostiralean txapelketako bi jardunaldi jokatuko dira. Ostiralean bi partida daude jokoan eta larunbatean, aldiz, hiru.

Irurtzungo Txapelketa
Ostiralean, 19:00etan, Irurtzunen
Zubiria-Altuna / Lansalot-Kortabarria
Iriarte-Sarasa / Olano-Lizeaga

Larunbatean, 10:30ean, Irurtzunen
Arrieta-Urruzola / Garcia-Aldabe
Adonis-Aranguren / Armendariz-Aldutzin
Gutierrez-Apezetxea / Rekarte-Anduaga

Emaitzak
Garcia-Aldabe 22 / Astiz-Gaskue 15
Lansalot-Kortabarria 22 / Urkizu-Labaka 6
Olaetxea-Lazkoz 18 / Josue-Bidaurreta 22
Goikoetxea-Petriati 12 / Telletxea-Odriozola 22
Oskoz-Arce 3 / Garmendia-Bastarrika 22