Arrozen bidez elkar-ezagutzen

Guaixe 2018ko api. 26a, 12:38

Munduko Arrozen ekimenaren 10. edizioa ospatu zen pasa den larunbatean Irurtzungo plazan. Primerako eguraldia lagun zutela sukaldariek eta bisitariek errezetak partekatzeko aukera izan zuten. Bost kontinenteen berri eman zuten Atakondoa eskolako ikasleek Kulturartekotasun Astean egindakoekin. Larunbatean mustu zen kooperazio-partxisean jokatzeko aukera izan zuten hainbatek. Errefuxiatuei eskainitako txokoa ere presente izan zen. Arrozak dastatzera eman bai, baina sukaldariendako eta nahi izan zuen guztiarendako herri bazkaria zegoen eta hartan Marokon, Senegalen eta Irurtzunen jatorria zuten 34 irurtzundar elkartu ziren.
Larunbatean agenda betea zegoen eta, horregatik, aurreko edizioetan baino jende gutxiago izan zen, baina, hala ere, giro ederra nagusitu zen.