Langileen egunarekin batera kontzientzia hartzera deitu dute

Guaixe 2018ko api. 27a, 12:28
Mahai-inguruetako bat okupazioari buruzkoa izanen da.

Kontzientzia eskuratu, iraultza antolatu jardunaldiak bihar hasiko dira. Irurtzunen, Leitzan eta Larraunen iragarri dituzte ekitaldiak bihartik aurrera

Maiatzaren lehenaren, Langileen eguna, “kontzientzia eskuratzeko eta iraultza antolatzeko aitzakia idan dadila” nahi dute jardunaldien antolatzaileek. Zortzi hitzaldiz eta bi mahai-inguruz osatutako egitaraua prestatu dute, “borroka eta iraultza edukiz betetzeko”. Izan ere, hainbat egoitza dituen jardunaldi horren antolatzaileen iritziz “langileriak sistema kapitalistan klase zapaldu posizioa du sistema kapitalistan”.

Hura gainditu nahi lukete, horretarako, “borroka botere burgesaren suntsipenean, gainditzean eta langile boterearen antolaketan, eraikuntzan zentratu behar du”. Euren iritziz “gure aukera bakarra gure bizitzaren esparru guztiak kapitalaren dinamikatik at eraikitzea da, langile kalearen garapen erreala gauzatzea”. Eurek “ezinezkoa” jotzen dute “burgesiaren diktadurapean aske izatea”, horregatik, “langile orori askatasunaren alde borrokatzera” deitu dituzte.

Egitaraua
Apirilak 28, larunbata
18:00 Iraultzarako aukeraz hausnartuz. Irurtzungo kultur etxea.

Maiatzak 4, ostirala
18:00 Krisi kapitalista aztergai. Irurtzungo kultur etxea.

Maiatzak 11, ostirala
18:00 Independentzia politikorako apunte batzuk. Leitzako Atekabeltz gaztetxea.

Maiatzak 19, larunbata
18:00 Kataluniako esperientziatik ikasiz. Alliko Akelar lokala. Askapenako brigadista.

Garagartzaroak 2, larunbata
18:00 Nazio auzia aztergai. Astizko aterpetxea.

Garagartzaroak 9, larunbata
11:30 Errepresioaz mahai-ingurua: Leioako 6ak, Iruñeko 4ak askatu eta Tolosako kide bat. Leitzako Atekabeltz gaztetxea.
14:00 Bazkaria (txartelak hitzaldietan edo ohiko tokitan). Ç

Garagartzaroak 16, larunbata
18:00 Genero auzia birpentsatuz. Leitzako Atekabeltz gaztetxea.

Garagartzaroak 17, igandea
18:00 Hezkuntza kapitalistari aurre egiteko zenbait gako. Ikasle Abertzaleak. Leitzako Atekabeltz gaztetxea.

Garagartzaroak 21, osteguna
18:00 Analisis historico de la lucha de clases en Euskal Herria. Irurtzungo kultur etxea.

Garagartzaroak 22, ostirala
18:00 Okupazioa: desjabetuon borroka tresna: Irurtzungo Desjabetuon etxea, Maravillas gaztetxea eta Errekaleor. Irurtzungo kultur etxea.

Garagartzaroak 23, larunbata
Manifestazioa

Oharra: hitzaldietara autoz joateko honako lekuetan geratu dira 30 minutu lehenago: Atekabeltz gaztetxea (Leitza), Pikuxar (Irurtzun) eta frontoia (Lekunberri).