Irurtzungo Pilota Txapelketako partidak Etxarrenen jokatuko dira

Guaixe 2018ko api. 26a, 14:56

Ostiralean bi partida eta larunbatean bat daude jokoan

Martxoaren 31n hasi zen  XXVI. Irurtzungo Pilota Txapelketa. Bi mailatan jokatzen ari da: 22 urtez azpiko mailan (12 bikote) eta senior mailan (24 bikote). Puntako pilotariak guztiak.

Aurreko asteburuan, ostiralean Zubiriak eta Altunak 22 eta 14 irabazi zieten Lansaloti eta Kortabarriari eta Iriartek eta Sarasak 22 eta 16 Olanori eta Lizeagari. Larunbatean, Arrieta eta Urruzola 21 eta 22 hartu zituzten menpean Garciak eta Aldabek, Adonis eta Aranguren 16 tantotan utzi zituzten Armendarizek eta Alduntzinek eta Gutierrezek eta Apezetxeak 22 eta 7 irabazi zieten Azkuneri eta Goikoetxeari.

Asteburu honetako partidak Etxarrengo pilotalekuan jokatuko dira. Ostiralean bi partida eta larunbatean bat jokatuko dira.

Irurtzungo Pilota Txapelketako asteburuko jardunaldia
Ostiralean, 19:00etan, Etxarrenen:
• Nazabal-Arbizu / Josue-Bidaurreta
• Telletxea-Odriozola / Garmendia-Bastarrika

Larunbatean, 11:30ean, Etxarrenen:
• Mugiro-Agirre / Elola-Galartza