Irurtzungo Pilota Txapelketa: gaur eta bihar Etxarrenen eta astelehenean eta asteartean Irurtzunen

Guaixe 2018ko api. 27a, 11:14

Guztira lau jardunaldi jokatuko dira

Martxoaren 31n hasi zen  XXVI. Irurtzungo Pilota Txapelketa. Bi mailatan jokatzen ari da: 22 urtez azpiko mailan (12 bikote) eta senior mailan (24 bikote). Puntako pilotariak guztiak.

Aurreko asteburuan, ostiralean Zubiriak eta Altunak 22 eta 14 irabazi zieten Lansaloti eta Kortabarriari eta Iriartek eta Sarasak 22 eta 16 Olanori eta Lizeagari. Larunbatean, Arrieta eta Urruzola 21 eta 22 hartu zituzten menpean Garciak eta Aldabek, Adonis eta Aranguren 16 tantotan utzi zituzten Armendarizek eta Alduntzinek eta Gutierrezek eta Apezetxeak 22 eta 7 irabazi zieten Azkuneri eta Goikoetxeari.

Ostiraleko eta larunbateko partidak Etxarrengo pilotalekuan jokatuko dira, eta astelehenekoak eta asteartekoak, aldiz, Irurtzunen.

Irurtzungo Pilota Txapelketako asteburuko jardunaldia
Ostiralean, 19:00etan, Etxarrenen:
• Nazabal-Arbizu / Josue-Bidaurreta
• Telletxea-Odriozola / Garmendia-Bastarrika

Larunbatean, 11:30ean, Etxarrenen:
• Mugiro-Agirre / Elola-Galartza

Astelehenean, 19:00ean, Irurtzunen:

• Iriarte-Santxez / Salaberria-Mariezkurrena

• Ollo-Perez / Armendariz-Aldutzin

Asteartean, 19:00etan, Irurtzunen:

• Elizalde-Bikuña / Zubiria-Altuna

• Labaka-Telletxea / Garcia-Aldave