Elkartasun azoka, txikitzen

Guaixe 2018ko mai. 3a, 19:59
Egueraldiagatik azoka frontoian egin zen. Argazkia: artxiboa.

Itxipuru taldeak antolatutako bigarren eskuko azokarekin 600 euro lortu ziren igandean. Diru hori Help-Na erakundeak errefuxiatuak Grezian eta Belgraden laguntzeko proiektuetara bideratuko da. Azken azoketan jende gutxiago izan bazen, igandekoan nabarmena izan zen asistentziaren jaitsiera. Antolatzaileak zergatiak eta helburuak aztertzen hasi dira. Horretarako, hainbat pertsonekin hitz egiten hasi dira, erantzun mailaren jaitsieraren zergatiaren arrastoren bat opatzeko. Mahai gainean jarri dute ere jendearendako azokan erostea erakargarria ote den gaur egun. Edo azokan bertan eskaintzen direnak jendearendako interesgarriak diren. Itxipuru taldekoak azokaren inguruko guztia ongi aztertzeko asmoa dute.