Zabaletari omenaldia Irurtzunen

Guaixe 2018ko mai. 4a, 11:23

Gaur, 22:00etan, Irurtzungo Biaizpe pilotalekuan. Pilota jaialdirako sarrerak salgai daude Hotel Plazaolan

Jose Javier Zabaleta pilotaria etxarrendarra da baina Irurtzunekin lotura handia du. Bertan egin zituen ikasketak eta Irurtzun pilota klubean trebatu zen. Horrela, Ezkurdiarekin batera Binakako txapelduna den etxarrendarra Irurtzunen omenduko dute gaur, ostiralean, 22:00etan Biaizpe pilotalekuan hasiko den jaialdian. Aspek antolatu du ekitaldia, Irurtzungo eta Arakilgo udalen eta Irurtzun pilota klubaren laguntzarekin.

Pilota jaialdi ederra antolatu dute horretarako Irurtzungo Biaizpe pilotalekuan. Jaialdia zabaltzen duen partidan P. Etxeberriak eta Adur Lasak Elordi eta Martinez izango dituzte aurkari, eta partida nagusian Irribarriak eta Martijak Retegi Bi eta Zabaleta izango dituzte aurkari. Aurretiazko sarrerak salgai daude Hotel Plazaolan.

Irurtzungo jaialdia
P.Etxeberria-Lasa IV.a / Elordi-Martinez
Retegi Bi-Zabaleta / Irribarria-Martija