Guan Taldeak, Irurtzungo Udalaren eta Oreka eta Bi Sisters babesleen laguntzarekin, V. Trinitateko Igoera antolatu du maiatzaren 26an, goizeko 10:00etatik aurrera, aska-plazatik. Probak 3 km eta 500 metro positiboko distantzia du. Proban izena ematea zabalik dago maiatzaren 24ra arte. Horretarako 669 306 937 telefonora hots egin behar da.