Gaur, asteazkenean, XXVI. Irurtzungo Pilota Txapelketako final laurdenei emango zaie hasiera. Martxoaren 31n hasi zen txapelketa eta bi mailatan jokatzen ari da: 22 urtez azpiko mailan (12 bikote) eta senior mailan (24 bikote). Gaur lehendabiziko final laurdenak jokatuko dira eta, tartean, Bergera arruazuarrak eta Santxok Iriarte eta Sarasa izango dituzte arerio. Bihar beste final laurdenak bihar jokatuko dira, ostegunean.
Irurtzungo Pilota Txapelketa. Final laurdenak
Gaur, asteazkenean, 19:15ean Irurtzunen
22 urtez azpian: Canabal-Cordon / Gutierrez-Apezetxea
Seniorretan: Santxo-Bergera / Iriarte-Sarasa