Irurtzungo Pilota Txapelketa: final laurdenekin aurrera

Guaixe 2018ko mai. 10a, 13:44

Atzo hasi ziren final laurdenak eta Urbieta eta Bergera txapelketatik kanpo geratu ziren

Martxoaren 31n hasi zen XXVI. Irurtzungo Txapelketa eta bi mailatan jokatzen ari da: 22 urtez azpiko mailan (12 bikote) eta senior mailan (24 bikote). Atzo lehendabiziko final laurdenak jokatu ziren –aipatzekoa da Bergera arruazuarrak galdu egin zuela–, eta gaur, ostegunean eta larunbatean jokatuko dira gainontzekoak.

Irurtzungo Pilota Txapelketa. Final laurdenak
Gaur, ostegunean, 18:45ean Irurtzunen
Ojuel-Azanza / Labaka-Telletxea
Ongay-Gorrotxategi / Zubiria-Altuna

Larunbatean, 11:30ean, Irurtzunen:
Olazabal-Gorriti / Armendariz-Aldutzin

Atzoko final laurdenetako emaitzak
22 urtez azpian: Canabal-Cordon 22 / Gutierrez-Apezetxea 18
Seniorretan: Urbieta-Bergera 12 / Iriarte-Sarasa 22