Irurtzungo Txapelketa, finalerdietan

Guaixe 2018ko mai. 18a, 11:58

Seniorretan Gorritik eta Ongayk finaletan egoteko borrokatuko dute

XXVI. Irurtzungo Pilota Txapelketa azken txanpan dago. Martxoaren 31n hasi zen txapelketa eta ordutik 12 bikote lehiatu dira 22 urtez azpiko mailan eta 24 bikote senior mailan, afizionatuetako puntako pilotariak guztiak. Azken astean final laurdenak jokatu dira eta asteburu honetan finalerdien txanda izango da.

Tartean, seniorretan Alberto Ongay satrustegiarrak eta Gorriti uhartearrak finaletan aritzeko aukera izango dute euren partidak irabazten badituzte. Nolanahi ere, finalerdi ikusgarri eta lehiatuak espero dira.

Irurtzungo Txapelketa. Finalerdiak
Ostiralean, 18:45ean, Irurtzunen
22 urtez azpian: Nazabal-Arbizu / Bastarrika-Garmendia
Seniorrak: Ongay-Gorrotxategi / Iriarte-Sarasa

Igandean, 11:00etan, Irurtzunen
Seniorrak: Olazabal-Gorriti / Labaka-Telletxea
22 urtez azpian: Canabal-Cordon / Mugiro-Agirre

Larunbateko final laurdeneko emaitza
Olazabal-Gorriti 22 / Armendariz-Aldutzin 19