Pikuxarrekoek Iturraskarrirekin bere konpromisoa bete dute

Guaixe 2018ko mai. 22a, 15:26
Pikuxarrekoen deialdira erantzun zion taldea. Argazkia: Pikuxar.

Arakilen barnako ibilbidea prestatu zen Iturraskarri programaren bidez. Eta haren babesleek urtero haren zati bat ibili eta zein egoeratan dagoen jakinarazteko konpromisoa hartu zuten. Eta Pikuxar euskal txokokoek larunbatean bete zuten euren egitekoa. 10:30ean Hiriberritik abiatu eta Egiarretarainoko bidea egin zuten, askatik askara. Bidea nola zegoen begiratzen aritu ziren euskal txokoko 25 lagun.

Trinitateko festei begira ere, Pikuxarrek Septimo A Kataluniako taldearen kontzertua antolatu du, larunbatean, 18:00etan. Haien ondoren Xabier eta Asier disko-jartzaile irurtzundar gazteak ariko dira musikaz plaza girotzen. Horretaz aparte, larunbat eguerdian kirola euskaraz egiteko aukera izanen da plazan bertan. Aizpea euskaltzaleen topaguneak antolatuta haurrendako eta helduendako zunba saioa izanen da eta, ondoren, 13:00etan, haurrendako herri kirol saioa.