Musikalen musikala ahots hutsean, Irurtzunen

Guaixe 2018ko mai. 25a, 11:54

Demode Quartet a capellako laukoteak gaur, 19:00etan, Todos los musicales o casi ikuskizunaren emanaldia eskainiko du kultur etxean.

Garai guztietako hogeitik gora musikal ezagunen bertsioa eginen dute Demode Quartet taldeak, Irurtzunen, Todos los musicales o casi ikuskizunean. Emanaldia gaur izanen da, 21:00etan, kultur etxean. Ahots hutsez musikalen bertsio dibertigarria eta originalak interpretatuko dituzte. A capella abesten duen laukotearen hirugarren ikuskizuna da. Euskal musikaren ibilbide dibertigarria eta desberdina eta musikaren historiaren errepasoa egin ondoren, musikalen mundua bertsionatzera ausartu dira: Jesus Superstar, Hair, Rey Leon, Cabaret, Mary Poppins, West side story...

Lau pertsonai interpretatzen dituzte, hortaz, bakoitzak musikaletan ematen diren izaera bat azaleratzen dute: musikalen negozioan tokia bilatzen duena, aitortzarik izan ez duen musikal abeslari aditua, musikalen bitxikeriak ezagutzen dituen abeslari gogotsua eta moldakorra, eta ahoa zabaltzen duen bakoitzean bere kideak nahastu eta despistatzen dituena.