Shotokan taldeak antolatuta, larunbatean, 16:30ean, 28. Irurtzungo Karate Txapelketa jokatuko da Irurtzungo kiroldegian, Trinitate festen barruan. Duela urte asko iritsi zen karatea Irurtzunera eta jarraitzaile asko ditu. Txapelketarekin, ikasturtean ikasitakoa praktikan jartzekoa aukera ederra izango dute gure karatekek.