V. Trinitateko igoera bihar Irurtzunen

Guaixe 2018ko mai. 25a, 12:52

Bihar, larunbatean, 10:00etan hasiko da proba, aska-plazatik



Guan Taldeak, Irurtzungo Udalaren eta Oreka eta Bi Sisters babesleen laguntzarekin, V. Trinitateko Igoera antolatu du bihar, maiatzaren 26an, larunbatarekin. Korrikalariak goizeko 10:00etatik aurrera aterako dira banaka-banaka, aska-plazatik, baina dortsalen banaketa goizeko 9:30ean hasiko da. Askako-plazatik Ergako Trinitate ermitara igo beharko dute –3 km eta 500 metro positibo– eta euren ahalegina kronometratuko du antolakuntzak. Atzo itxi zen igoeran izena emateko epea (669 306 937). Bukaeran bertaratutako guztiendako otamena izango da Ergako gainan.

Aurreko urtean 60 mendi korrikalarik hartu zuten parte Ergako Trinitateko Igoeran eta ikusle asko bildu ziren hango maldetan, korrikalariak animatzera. Gorka Sarasibar (23:36) eta Edurne Vicente (28:30) izan ziren azkarrenak.