Asteburu honetan jakingo da, Irurtzungo Trinitateko festetan, XXVI. Irurtzungo Pilota Txapelketa nork irabazi duen. Martxoaren 31n hasi zen afizionatuen mailan izen handia duen txapelketak eta ordutik 12 bikote lehiatu dira 22 urtez azpiko mailan eta 24 bikote senior mailan. Aurreko asteburuan finalerdiak jokatu ziren eta, tartean, seniorretan Gorriti uhartearra txapelketatik kanpo geratu zen. 3. eta 4. postua erabakitzeko partidarekin konformatu beharko du uhartearrak.
Finaletan, 22 urtez azpian Nazabalek eta Arbizuk Canabal eta Cordon izango dituzte aurkari. Eta seniorretan Alberto Ongay satrustegiarra da gure ordezkari bakarra. Gorrotxategirekin batera, Labaka eta Telletxea izango dituzte aurkari. Ea txapelak Sakanan geratzen diren.
Irurtzungo Txapelketa. Finalak
Larunbatean, 17:15ean, Irurtzunen
22 urtez azpian: Nazabal-Arbizu / Canabal-Cordon
Seniorren 3. eta 4. postuak: Iriarte_Sarasa / Olazabal-Gorriti
Seniorrak: Ongay-Gorrotxategi / Labaka-Telletxea
Finalerdien emaitzak
22 urtez azpian: Nazabal-Arbizu 22 / Bastarrika-Garmendia 4
22 urtez azpian: Canabal-Cordon 22 / Mugiro-Agirre 10
Seniorrak: Ongay-Gorrotxategi 22 / Iriarte-Sarasa 10
Seniorrak: Olazabal-Gorriti /12 Labaka-Telletxea 22