Kañamares eta Loizu nagusi V. Trinitateko Igoeran

Guaixe 2018ko mai. 29a, 10:14

47 korrikalarik parte hartu zuten Irurtzungo proba herrikoian

Larunbat goizean jokatu zen, Irurtzunen, V. Trinitateko igoera, Guan Taldeak Irurtzungo Udalaren eta Oreka eta Bi Sisters babesleen laguntzarekin antolatutako kronometratutako mendi igoera. Euria ari zuela aritu behar izan zuten proban aritzera animatu ziren 47 korrikalariek. Hala ere, Guan taldeko Roberto Martilek adierazi digunez “igoeraren 5. edizioa izan zen eta lehendabizikoz euria egin zuen, euri asko, baina betiko moduan giro oso polita izan zen”.

Irurtzungo aska-plazatik aterata, Ergako Trinitate ermitara igo behar izan ziren korrikalariak, banaka-banaka aterata, proba kronometratua baitzen (3 km eta 500 m desnibel +). Gizonezkoetan Imanol Kañamares izan zen nagusi (23:58), aurreko urteko irabazle Gorka Sarasibarren (24:06) eta Evaristo Noveletaren (24:51) aurretik. Eta emakumezkoetan Maria Loizuk irabazi zuen (30:36), baina soilik 2 segundo atera zizkion Idoia Alvarezi (30:38). Maider Iragi izan zen hirugarrena (32:26).

Bukaeran auzate ederraz gozatu zuten proban parte hartu zuten korrikalariek, antolatzaileek eta Ergako arranpetan korrikalariak animatzera bildu ziren ikusleak.