Irurtzungo Shotokan karate taldeak antolatuta, larunbatean 28. Irurtzungo Karate Txapelketa jokatu zen, Nafarroako Kirol Jolasetarako baliagarria zen kata saioa, kimuen, haurren eta jubenilen mailan. Guztira 133 karateka bildu ziren, erakustaldia egin zuten benjaminak ere kontuan hartuz,10 klubetakoak, tartean Irurtzungo Shotokan taldekoak, Luis Martilen aginduetara, eta Altsasuko Karatearen Lagunak taldekoak.