Irurtzungo Trinitate festekin batera hasi zen Iratxo elkarteko botxa denboraldia. Jakina denez, botxa petanka antzeko joko tradizionala da, Irurtzungo Iratxo elkartean zaletasun handia duena. Zehazki, Iratxo Botxa Txapelketa da jokoan dagoen denboraldiko lehen txapelketa. Sei hirukotek eman dute izena bertan eta, aurreko astetik hasita, astebururo txapelketako ligaxka jokatuko da Iratxo elkarteko botxategian. Ekainaren 15ean finalerdiak jokatuko dira eta ekainaren 17an final handiak.
Botxak. Asteburuko jardunaldia
Ostiralean:
19:00: Tximeleta / Mikel-Aitro-Yago
20:15: Migel-Joana-Mari / Edurne-Txutxurrin-Tere
Larunbatean:
19:00: AHTrik ez / Migel-Joana-Mari
20:15: Tximeleta / Edurne-Txutxurrin-Tere
Igandean:
19:00: Desesperados / Mikel-Aitor-Yago
20:15: Tximeleta / Desesperados