Ekografoa osasun etxean, lehen arreta indartzeko

Guaixe 2018ko eka. 7a, 19:45
Irurtzungo osasun etxea eskuinean.

Osasun Departamentuak ekografoak jartzeko 160.000 euro  aurreikusi ditu. Aukeratutako hamaika osasun-etxeetako bat Irurtzungoa da. Ekografoarekin lehen mailako arreta indartu nahi da, baita profesionalen erabakiak hartzeko gaitasuna hobetu eta pazienteen irisgarritasuna hobetu ere.

Ekografiak proba teknikoak dira, hortaz, ekografiak egiten dituzten medikuek berariazko trebakuntza behar dute. Beraz, osasun etxeetan talde berriak sartuko dira, eta, gainera, prestakuntza-ikastaroak eskainiko du Osasunbideak: 46 orduko ikastaroak eta tailerrak izanen dituzte osasun etxeetan.