Juninho eta Pedrinho, Osasuna Magnako jokalari berriak

Guaixe 2018ko eka. 13a, 11:01

Juninho talde berdean ariko da eta Pedrinho Naturpellet Segovian, utzita

Osasuna Magna Xotak hurrengo denboraldirako indartzen jarraitzen du. Horrela, Brasilgo 20 urtez azpiko Corinthians taldearekin akordioa sinatu du eta horri esker, bertako bi jokalari fitxatu ditu: Cicero Seferino Da Silva Junior “Juninho” eta Pedro Henrique Dos Santos Damenco Ribeiro “Pedrinho”. Juninhok bi urtetarako sinatu du eta beste bi aukerakoak. “Oso pozik nago, talde berrian eta denboraldi berrian hasteko irrikitan” azaldu du brasildarrak.

Bestalde, Pedrinhok hurrengo bi urtetan Naturpellet Segovian ariko da, Osasuna Magnak utzita.