Iratxok bazkide eguna du bihar

Guaixe 2018ko eka. 15a, 13:16
Iratxo elkartea.

Iratxoko bazkideek euren eguna ospatzeko egitaraua 09:00etan hasten da. Argako parkean barna ibilaldia eginen dute, Arazuri eta Iruñea artean hain zuzen ere. 19:00etan jokoen txanda izanen da eta dagozkien sariak banatuko dituzte. Otamena eta herrian barnako poteoaren ondoren, 22:00etan mahaira eseri eta afaldu eginen dute, bazkide eguna hala borobilduz.