Iratxo Botxa Txapelketak baditu txapeldunak

Guaixe 2018ko eka. 21a, 09:41

Igandean Iratxo elkartean jokatutako finalean Edurne, Txutxurrin eta Terek AHTrik ez taldeari irabazi zioten (16 eta 20)

Asteburuan Irurtzungo Iratxo elkarteko botxategiak Iratxo Botxa Txapelketako finalerdiak eta finala hartu zituen. Jakina denez, botxa petanka antzeko joko tradizionala da, Irurtzungo Iratxo elkartean zaletasun handia duena. Aipatu elkartean Irurtzungo Trinitate festetan hasi zen jokatzen Iratxo Botxa Txapelketa. Sei hirukote lehiatu ziren, ligaxkan, eta lau talde onenak finalerdietan sailkatzeko txartela lortu zuten: Edurne-Txutxurrin-Tere hirukotea lehen postuan sailkatu zen, Tximeleta, Desesperados eta AHTrik ez taldeen aurretik.

Ostiralean finalerdiak jokatu ziren, eta Edurne-Txutxurrin-Tere eta AHTrik ez taldeek lortu zuten igandeko final handirako txartela. Eta final oso estuan, Edurne-Txutxurrinek eta Terek lortu zuten txapelketa irabaztea, AHTrik ez taldeari 16 eta 20 irabazi eta gero. 3. eta 4. postua erabakitzeko partidan, Tximeleta gailendu zitzaion Desesperados taldeari, 20 eta 2. Bukaeran sari emate ekitaldia hartu zuen Iratxo elkarteak.

Iratxo Botxa Txapelketa
Finalerdiak, ostiralean:
Edurne-Txutxurrin-Tere 15 / Desesperados 10
Tximeleta 12 / AHTrik ez 15

Finalak, igandean:
3. eta 4. postuak: Tximeleta 20 / Desesperados 2
Final handia: AHTrik ez 16 / Edurne-Txutxurrin-Tere 20