Larrain dantzan trebatzeko ikastaroa Irurtzunen

Guaixe 2018ko ekainaren 20a

Larrain dantza Irurtzungo festetan hutsik egiten ez duen dantzaldia da. Dantza ikasi edo freskatu nahi duenarendako entseguak eginen dituzte Atakondoa eskolako gimnasioan, hurrengo bi ostegunetan, 20:00etan. Hortaz, bihar, garagarrilaren 21a, eta garagarrilaren 28an izanen dira entseguak. Antolatzaileek herritarrak entseguetara joan eta gero festetako dantzaldian parte hartzera animatu nahi dituzte.