Irurtzunen III. Futsal campusa antolatu dute

Guaixe 2018ko eka. 21a, 11:55
Roberto Martil, Dani Saldiseri pasea egiteko prest. Artxiboa.

Uztailaren 24tik 27ra izanen da eta izena ematea zabalik dago uztailaren 11ra arte

Irurtzunek III. Futsal campusa hartuko du, areto futbol campus mistoa. Uztailaren 27tik 28ra bitartean izanen da, goizeko 9:30etik 16:30era. Izena ematen duten 5 eta 14 urteko neska mutikoek puntako 3 monitore izango dituzte: Osasuna Magnako Roberto Martil eta Dani Saldise jokalari irurtzundarrak eta Lauburu Ibarra taldeko Igor jokalaria, Errumanian, Belgikan eta espainiar estatuko lehen mailetan aritu dena.

Areto futbolean 4 eguneko formazioa eta trebakuntza eskaintzen da, gosaria eta bazkaria barne. Horretaz gain, ekipazioa izango dute partaideek, erantzukizun asegurua izanen dute eta askoz ere sorpresa gehiago. Izena ematea zabalik dago uztailaren 11ra arte, ondoko telefonoetan: 689 451 677 edo 649 092 346. Prezioa: 100 euro.   

3X3 txapelketa Uharte Arakilen
Uharte Arakilgo San Juan festen barruan, igandean, 18:00etan areto futboleko 3x3 txapelketa antolatu dute.