Pikuxar euskal txokoak turismorako informazio gunea zabaldu zuen igandean. Tabernatik pasatzen denak Nafarroako eta gertuko inguruko turismo informazioa jasotzeko aukera du. Pikuxarko arduradunek azaldu digutenez, euren asmoa da etorkizunean zerbitzu hori zabaltzea eta hobetzea. "Inguruko ibarretako landa turismo eskaintza kontuan hartuta, Gasteiz, Donostia eta Iruñeko bidegurutzean gaudenez, Irurtzunek halako zerbitzua behar zuela pentsatu genuen". Pikuxarko informazio gune berria Nafarroako Gobernuko Turismo Departamentuaren sarean dago, hark irurtzundarren eskaera onartu eta gero.