Errepideko mantentze lanak emateko deialdia egin da

Guaixe 2018ko uzt. 2a, 08:57

Trafikoa Leitzarango autobian.

Ekonomia Garapenerako Departamentuak Irurtzungo Kontserbazio Guneko bide-sarearen kontserbazio integrala eman nahi du hurrengo hiru urteetarako. Alde batetik, A-15 (Leitzaran), A-10 (Sakana) eta A-1 (Iparraldekoa) autobideetako mantentze lanak eman nahi ditu eta horien truke 6.725.206,61 euro (BEZ kanpo) eman nahi ditu. Aldi berean, Irurtzungo guneari atxikitako bigarren mailako errepide sare guztiaren mantentze lanak ere eman nahi ditu departamentuak. Lan horien truke 7.592.975,2 euro (BEZ kanpo) pagatuko du. Azken horretarako eskaintzak  garilaren 25eko eguerdira arte aurkez daitezke. Autobien kasuan egun bat gehiago dago.

Lanak bereganatzen dituzten enpresek beharrezko mantentze lanak egin beharko dituzte bideen segurtasun eta erosotasun mailak mantentzeko, beti ere, errepide bakoitzari dagokion zerbitzu maila kontuan hartuta.