Itxipuru taldeak soilik arropa izanen duen bigarren eskuko azoka antolatu du. Ohi bezala, plazatik pasatzen direnak makina bat arropa prezio ezin hobeagoan opatuko dute. Salmentatik ateratzen duten dirua Help-Na erakundeak errefuxiatuak Grezian eta Belgraden laguntzeko proiektuetara bideratuko da. Igandekoa, hala ere, ez da bigarren eskuko ohiko azoka izanen. Itxipuruko kideek atea zabaldu dute eta etzi azokan nahi duten guztiek euren postua jartzeko aukera izanen dute. “Zerbait oparitu, elkar-trukatu edo saldu nahi dutenei” postua jartzera animatu dituzte.