Itxipurukoak azokarekin pozik

Guaixe 2018ko uzt. 5a, 18:50

Igandeko azokako ikuspegia. Argazkia: Itxipuru.

Bigarren eskuko arropa azoka egin zen Irurtzunen igandean. Itxipuru taldeak arropa saldu zuen eta ateratako 57 euroak errefuxiatuekin lan egiten duen Help-Na elkarteari eman zizkion. Igandekoa, ordea, probaldia zen. Nahi zuenari postua jartzeko aukera eskaini zion Itxipuruk eta "azoka desberdina" izan zela adierazi digute. 5 arropa postu izan ziren eta antolatzaileak “zapore goxoarekin” gelditu ziren. “Hemendik aurrera gure azoka zabalik dagoen espazioa izanen da, helburu bera duena: gauzei bigarren aukera emateko aukera bideratzea beste kontsumo mota baten bila”. Irailerako gonbidapena egin dute.