Irurtzungo Udalak jakinarazi du sortzen zaizkion aldi baterako premiak betetzeko deialdia egin duela. Udal eraikinetako mantentze- eta atezain-lana egiteko deialdia da egin dena. Hara aurkeztu eta probaldia gainditzen duten pertsonekin Irurtzungo Udalak zerrenda osatuko du, 5 urteko balioa izanen duena. Eta udalak premia duenean, zerrendaren ordenari segituz, izena emanda daudenei aldi baterako lan egitera hots eginen die. Hautagaiek, besteak beste, 16 urte baino gehiago, euskarazko B1 maila eta ibilgailuendako B mailako gida-baimena izan behar dituzte. Deialdian parte hartzeko eskaerak udaletxean astegunetan 10:00etatik 14:00etara aurkeztu behar dira eta epea hilaren 23an despedituko da.