Udaleko Kultur kontseiluak Udako zinema zikloa antolatu du beste urte batez. Sei film proiektatutako dira plazan sortuko duten aire zabaleko zineman.
Abentura, fantasia, komedia, drama, beliko eta zientzi fikzio generoen artean hautatzeko aukera izanen da Irurtzungo udako zinema zikloan. Adin eta eta gustu guztietarako karteldegia antolatu du Kultur kontseiluak. Aurten bi film izanen dira euskaraz, Handia film euskalduna, gaztelaniazko azpitituluak izanen dituena; eta, azken emanaldia, udako zinema zikloa itxiko duen Kon-tiki film norbergiarra.
Karteldegia
Irurtzungo Foru plazan, 22:00etan
Garilak 17, asteartea
Jumanji. Bienvenidos a la jungla
Garilak 25, asteazkena
Handia (euskaraz)
Abuztuak 1, asteazkena
La suerte de los Logan
Abuztuak 8, asteazkena
La guerra del planeta de los simios
Abuztuak 15, asteazkena
Es por tu bien
Abuztuak 22, asteazkena
Kon-tiki (euskaraz)