Iratxorekin Pirinioetara

Guaixe 2018ko uzt. 18a, 15:28

Uztailaren 28an Punta Agüerrin buelta egin eta abuztuaren 24an eta 25ean Panticosa-Sallent ibilbidea edo Panticosa ezagutzea proposatzen du Irurtzungo mendi taldeak. Aurretik eman behar da izena

Irurtzungo Iratxo mendi taldean udarako Pirinioetara bi irteera berezi antolatu dituzte. Lehena uztailaren 28an izanen da, Punta Agüerri (2.447 m) Gabarditotik igotzeko mendi martxa. Bospasei orduko ibilaldia da, lasai joanda. Bazkaria Bisalticon eginen dute eta goizeko 6:00etan jarri dute hitzordua, Iratxon, kotxez joateko. Aurretik, nolanahi ere, izena eman beharra dago Iratxon.

Abuztuan, mendi martxa egin edo Panticosa ezagutu
Eta bigarren irteera abuztuaren 24an eta 25ean izanen da. Kasu honetan, Panticosa eta Sallent artean zeharkaldia eginen dute. Autobusez joango dira bertara eta autobusa abuztuaren 24an aterako da, ostiralarekin, 16:30ean. Bi aukera eskaintzen ditu Iratxok: zeharkaldia egitea (bospasei orduko buelta) edo Panticosa ikusi, teleferikoan igo, balneariora joan… norberak bere gustura. Izena ematea zabalik dago abuztuaren 15era arte, Iratxon.