Irurtzungo festetan erremonteaz gozatzeko aukera izan zen, Nafarroako Foru Komunitatearen Erremonte Txapelketako final laurdenetako partida hartu baitzuen Irurtzungo kiroldegiak. Urtasunek eta Barrenetxeak Uterga eta Agirrezabala izan zituzten aurkari. Partida ikusgarrian eta harmailetan sekulako giroa zela, parez pare ibili ziren bi bikoak, baina, azkenean, Urtasunek eta Barrenetxeak 27 eta 35 hartu zituzten menpean Uterga eta Agirrezabala. Horrela, Urtasun eta Barrenetxea Nafarroako Foru Komunitatearen Erremonte Txapelketako liderrak dira.