Ibon eta Hugo Nagore txapeldun

Guaixe 2018ko ira. 6a, 16:34

Iratxo elkarteak antolatutako Haurren Botxa Txapelketa irabazi zuten. Ostiralean Binaka Botxa Txapelketa hasiko da eta 9 bikote lehiatuko dira guztira, irailaren 23ra arte

Abuztuaren 27tik irailaren 3ra bitartean Haurren Botxa Txapelketa jokatu zen Irurtzungo Iratxo elkarteko botxategian, Iratxo elkarteak antolatutakoa. Jakina denez, botxa petanka antzeko jokoa da. Guztira 6 bikote lehiatu ziren: Angel-David Aiape, Ibon eta Hugo Nagore, Iago Albizu-Aitor Saralegi, Aitor eta Lierni Gelbentzu, Mikel Arregi-Oier Irujo eta Nassin eta Sara Dafoufi. Ligaxka eta finalerdiak jokatu ondoren, azken txanpa iritsi zen.

Finalerdietan Angelek eta Davidek 15 eta 8 hartu zituzten menpean Aitor eta Lierni, eta Ibonek eta Hugok Iagori eta Aitorri 15 eta 8 irabazi zieten. Irailaren 3an final handia jokatu zen. Partida ikusgarri eta borrokatuan, Angeli eta David Aiaperi 9 eta 15 irabazi zieten Ibon Nagorek eta Hugo Nagorek eta beraiek izan ziren txapeldunak. Ondoren sari ematea izan zen.

9 bikote Binakako Botxa Txapelkeltan
Haurren txapelketa despeditu eta berehala, ostiralean, Binakako Botxa Txapelketa hasiko da. 9 bikote lehiatuko dira irailaren 23ra luzatuko den txapelketan: Julen Iribarren-Tere Otxoa, Eneko eta Mikel Razkin, Mikel-Asensio, Migel Ollo-Mikel Gelbentzu, Mikel Arregi-Edurne, Pakita-Alicia, Txeli-Tere, Santos-Julen eta Zapa-Alfredo. Irailaren 7tik 14ra bitartean ligaxkako partidak jokatuko dira, egunero, eta irailaren 15etik 18ra bitartean atsedenaldia hartu eta gero, irailaren 19an final laurdenak, irailaren 20an final laurdenak, irailaren 22an finalerdiak eta irailaren 23an final handiak jokatuko dira.

Binakako Botxa Txapelketa
Irailaren 7an (ostirala)
19:15         Julen  – Tere       vs     Zapa – Alfredo.     
19:50         Txeli – Tere     vs    Eneko – Mikel                 

Irailaren 8an (larunbata)
19:15          Mikel – Miel     vs    Edurne – Mikel Arregi     
19:50          Alizia – Pakita     vs    Julen – Santos.

Irailaren 9an (igandea)
19:15          Julen – Tere     vs    Tere – Txeli
19:50         Zapa – Alfredo     vs    Eneko – Mikel      

Irailaren 10ean (astelehena)
19:15.      Julen – Santos     vs    Mikel – Asensio    
19:50.         Mikel – Miel     vs    Alizia – Pakita
    
Irailaren 11an (asteartea)
19:15          Mikel – Miel     vs    Julen Santos     
19:50       Edurne – Mikel     vs    Alizia – Pakita     
   
Irailaren 12an (asteazkena)
19:15         Julen – Tere        vs    Eneko – Mikel     
19:40         Zapa – Alfredo     vs    Tere – Txeli     

Irailaren 13an (osteguna)
19:15           Mikel – Miel     vs    Mikel – Asensio     
19:50         Edurne – Mikel Arregi vs  Mikel – Asensio