Perurena, aizkolariak eta harri-jasotzaile gehiago Irurtzunen

Guaixe 2018ko ira. 13a, 14:32
Sakanako Aizkor

Irurtzungo VI. Bertako Ganadu Azokak Herri Kirol jardunaldia antolatu du igandean, 18:00etan

Igandean ospatuko da Irurtzungo VI. Bertako Ganadu Azoka eta egun osoko egitarau polita prestatu du antolakuntzak. Tartean, arratsaldean, 18:00etatik aurrera, Herri Kirol Jardunaldia hartuko du Irurtzungo plazak. Batetik, Inaxio Perurena harri-jasotzaile handia lanean ikusteko aukera izango dugu. Harekin batera etorkizuneko harri-jasotzaileak igoko dira oholtzara, Irurtzungo Sakanako harri-jasotzaileen eskolako kideek erakustaldia egingo baitute. Harriekin batera, aizkorak ere mugimenduan jarriko dira, Razkin, Lizaso, Pagola eta Jauregi aizkolarien erakustaldia hartuko baitu Irurtzungo plazak.