Ramiro Pinilla Eleberri Laburren Lehiaketa antolatu du lehenengo aldiz Getxoko Kultur Etxeak. Lehiaketa honen xedea sormen literario bultzatzea eta Pinilla idazle getxotarraren oroitzapena bultzatzea da. Nerea Balda irurtzundarrak euskarazko kategorian irabazi du.
Atzerrian, abroad, á l'estranger, all'estero da Nerea Baldak Ramiro Pinilla lehiaketara aurkeztutako eleberriaren izenburua. Erbesteratzearen inguruko sentimenduei buruz hitz egiten du Baldak eleberri honetan eta makume bat atzerrira bizitzera joan behar izan zeneko gogoeten bidez egiten du kontakizuna. Hortaz, epaimahaiaren esanetan: "sentimendu hori eta eragindako zirrarak gaztaroari lotuta egon arren, egileak nostalgiatik harago doa eta estilo zalu erabilita, etxetik urrun egoteak eragiten duen hutsunea irudikatzen du".
Urtarrilean Baldak Iruñeko Udalak antolatzen duen Euskarazko Sortzaile Berrien Literatur Lehiaketan 3. saria eskuratu zuen. Altsasu BHi-n irakaslea da Balda.