Peio Alzueta Labianok utzi gaitu

Guaixe 2018ko ira. 27a, 12:52
Peio Alzueta, aurreko urteko Sakanako Ibilaldiaren aurkezpenean, eskuinean, Sakanako Ibilaldiaren aurkezpenean.

Iratxo mendi elkarteko irurtzundarra igandean zendu zen

Gaixotasun larri eta azkar baten eraginez hil zen, igandean, Peio Alzueta Labiano irurtzundarra. Iratxo elkarteko kidea, mendizaletasuna sustatzeko makina bat lan egindakoa da Alzueta, eta azken urteetan Sakanako Ibilaldi Handiaren antolakuntzako arduraduna zen. Iratxoko kideekin batera lan nekaezina egin du Peiok bere azkenera arte, eta euren guztien lanari esker Sakanako Ibilaldi Handia da horren handia.

Txirrindularitzarekin ere harremana izan zuen Alzuetak. Bere garaian Reynolds txirrindularitza taldeko idazkaria izan zen. Makina bat lan egin zituen Alzuetak horren garrantzitsua bilakatu zen Reynolds taldean. Atzera eginez, Jesus Legarra, “Peluso” ezizenez ezagututako irurtzundarrak sortu zuen Irurtzungo lehendabiziko txirrindularitza taldea, gerora Reynolds izan zena eta gero egungo Movistar Team-taldean bilakatu zena. Eta bide horretan bere aletxoa jarri zuen Peio Alzuetak. Ildo honetan, La Peluso zikloturista taldeak 2019ko maiatzaren 11n zikloturista martxa antolatuko du, Reynolds taldeko kide izan zirenak omentzeko, eta taldetik adierazi dutenez “Alzueta ere gogoan izango dugu”.

Kirolaren maitalea zen Alzueta, baina kulturaren munduan ere ekarpena egin zuen, Irurtzungo Antzerki Taldeko kidea baitzen. Txintxo-txintxo prestatzen zuen antzerki taldeko urteroko emanaldia.

Guztion galderei erantzuteko eta beharrezko informazio eta laguntza emateko beti prest, faltan botako dugu Alzueta urteroko Sakanako Ibilaldi Handiko aurkezpenean. Bidai ona izan.