Euskararen erabilerari bultzada emateko prest dauden lehen irurtzundarrak hasi dira ahobizi eta belarriprest gisa izena ematen. Haien artean daude udaleko, dendetako eta eskolako langileak, kirolariak, artistak, guraso elkarte eta beste elkarteetako kideak, hemen jaiotakoak edota Suitza eta Argentinatik iritsiak… Euskaldun osoak eta euskalduntze bidean daudenak, gazte eta heldu. Guztiak ere www.euskaraldia.eus web orrian eman dute izena.
Irurtzungo batzordeak Euskaraldian izena emateko kanpainarekin segituko du hurrengo asteetan. Gainera, euskara erabiltzeko ariketa pertsonal eta kolektiboa hasi aurretik, azaroaren 18an, Euskaraldiari ongi etorria egiteko festa ospatuko dute herriko plazan.