Euskararen erabilera sustatzeko ariketan parte hartzeko izena ematen hasi dira irurtzundarrak www.euskaraldia.eus web orrian. Azaroaren 23tik abendaren 3ra Ahobizi edo Belarriprest izateko konpromisoa hartu dutenak, taldeka argazkiak egiten ari dira, haiek zabaldu eta Euskaraldiari bultzada emateko. Argazkiak egiten dituztenek 3itzi3@gmail.com e-postara bidali ditzakete eta www.irurtzuneuskaraz.com blogean ikusgai izanen dira.