Santos eta Julen txapeldunak

Guaixe 2018ko urr. 4a, 16:15

Binakako Iratxo Botxa Txapelketa irabazi zieten Josuneri eta Aliziari

Binakako Iratxo Botxa Txapelketako finalak
3. eta 4. postuak: Mikel-Asensio 15 / Mikel Arregi-Edurne 9
Final handia: Josune-Alizia 8 / Santos-Julen 15

Igandean Binakako Iratxo Botxa Txapelketako finalak jokatu ziren Iratxo elkarteko botxategian. Jakina denez, botxa petanka antzeko joko tradizionala da. Lehendabizi 3. eta 4. postuen finala erabaki zen: Mikel eta Asensio finagoak ibili ziren eta 15 eta 9 irabazi zieten Mikel Arregiri eta Edurneri.
Final handian Josune eta Alizia lehiatu ziren Santosen eta Julenen kontra. Partida bizian, azkenean 8 eta 15 irabazi zuten Santosek eta Julenek. Bukaeran sari ematea egin zuten, arratsalde ederra pasatu eta gero.

Asteburuan Elkarteen Arteko Txapelketa Irurtzunen
Guztira 9 bikotek eman dute izena larunbatean Irurtzunen antolatutako Elkarteen Arteko Botxa Txapelketarako. Amaya, Berriozar, Antsoain, Txantrea eta Irurtzun taldeetako botxalariak lehiatuko dira, 9 biko guztira.

Bestalde, Banakako Iratxo Botxa Txapelketak aurrera jarraitzen du. 14 pertsona ari dira lehian, bi taldetan banatuta. A taldean Mikel Arregi, Mikel Goldarazena, Alizia Navarro, Tere Otxoa, Edurne Elustondo, Josune Astiz eta Julen Iribarren daude eta B taldean Pakito Galartza, Mikel Gelbentzu, Pakita Arruabarrena, Mikel Ollo, Asensio Galartza, Txutxurrin eta Santos Iragi. Irailaren 27an hasi zen txapelketa eta urriaren 13an bukatuko da.