Udazkeneko bigarren eskuko azoka

Guaixe 2018ko urr. 5a, 14:11

Itxipuru taldeak bigarren eskuko azoka antolatu du iganderako, 11:00etatik 14:00etara, Foru plazan. Aurten antolatzen duten hirugarren azokan Itxipurukoek arropa eta liburuak eramanen dituzte. Haien artean saltseatuz mauka ederrak opatzeko aukera izanen du azoka bisitatzen duenak. Hala ere, Itxipurukoen salmahaiak ez dira bakarrak izanen. Erabilitako objektuei bigarren bizitza eman eta bestelako kontsumo eredu bat sustatu nahi du taldeak. Eta ideia horrekin bat egiten duen edozeinek aukera du bere postua jarri eta han eramandakoak trukatzeko edo saltzeko. Itxipurutik jendea  horretara animatu dute. Baita azoka bisitatzera ere.